Yoko eta lagunak marrazki bizidunetako euskal filma da, Juanjo Elordik eta Rishat Gilmetdinovek 2015ean egina.
4-8 urte bitarteko ikusleei zuzenduta, 2015eko irailaren 13an estreinatu zuten 52 aretotan.[1]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Vik eta gurasoak hirugarren aldiz aldatu dira beste hiri batera. Vik lotsatia da eta nekez egiten ditu lagunak. Gainera, harremanak egiten dituenerako, aitari beste lan bat ematen diote urruneko tokiren batean.
Vik oso pozik dago, oraingoan, berehala egin dituelako lagunak hiriko parkean: Mai eta Oto. Haien jolasak hain dira alaiak ezen parkeko izaki magiko bat erakarriko baitute: Yoko.[2]
Euskarazko ahotsak
Erreferentziak
Kanpo estekak