Xuan Xosé Sánchez Vicente

Xuan Xosé Sánchez Vicente

Bizitza
JaiotzaGijón1949ko otsailaren 1a (75 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
asturiera
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
asturiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, erromanista eta filologoa
Lantokia(k)Asturiasko Printzerria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Partíu Asturianista

Xuan Xosé Sánchez Vicente (Xixon, Asturias, Espainia, 1949ko otsailaren 1) politikari, idazle eta saiakera-idazlea da. Partiu Asturianista alderdi politikoaren sortzaile eta presidentea da eta Academia de la Llingua Asturianaren kide ere.

Biografia

Filologia erromanikoan lizentziatua da Oviedoko unibertsitatean eta surdimientu edo asturierazko literaturaren berpizkundean parte hartu zuen. Xose Lluis Garcia Arias eta Lluis Xabel Alvarezekin Conceyu Bable sortu zuen eta Academia de la Llingua Asturiana sortu zenetik, haren kide da.

1974an sartu zen politikan Partido Socialista Popular (PSP) alderdian, zeinetan haren idazkari nagusia izan zen. PSOErekin bat egin zuen PSP alderdiarekin batera. Alderdi honekin, Piloñako zinegotzia, Cangues d'Oniseko barruti judizialaren ahaldun nagusia, Kontseilu Erregionaleko eta Batzar Nagusiaren kide izan zen. 1983an, bere eginkizunak amaitu zirenean, PSOE utzi zuen.

1985an, Xesus Cañedo eta Carlos Rubierarekin, Partiu Asturianista (PAS) sortu zuen eta harrezkero alderdi honen presidentea da. Batzarreko diputatua izan zen 1991tik 1999ra arte. 2004ean Union Asturianista koalizioaren sorrera bultzatu zuen.

Hogei liburu baino gehiago argitaratu ditu poesia, antzerki, entsegu eta ikerlanen artean. Gainera, azpimarratzekoa da Diccionariu de la Llingua Asturianan eginiko lana.

Bibliografia

Entsegua

  • La cultura popular asturiana : unidá y pluralidá (1985)
  • Diccionariu de la llingua asturiana (1988)
  • El hilo de Ariadna: argumentos y propuestas para una política asturianista (1991)
  • Crónica del surdimientu (1975-1990) (1991)
  • Diccionariu asturianu–castellanu, castellanu–asturianu (1996)
  • La cultura asturiana: dialéctica, narrática y proyectabilidá (1999)
  • Teoría y práctica d'Asturies: (discursos y artículos) (1999)

Literatura

  • Camín de señardaes: antoloxía poética, 1974–1979 (1980)
  • Poemes de Xixon (1981)
  • Cuentos de llingua afilada (1984)
  • El Pelayu (teatru asturianu) (1985)
  • De reidores costes (1988)
  • Lluna llena (1990)
  • ...Y de llastientes picos (1999)

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!