Xoxua edo Xoxuak galdu du burua euskal abesti herrikoia da.[1][2][3]
Kantutegi herrikoian arrakasta lortu duten beste abesti tradizional batzuen egitura errepikazailea du, non ahapaldi edo estrofa bakoitza aurrekoarekin lotzen baita. Egitura tipikoa da euskal kantutegian, agertzen da Oi Pello Pello, Irungo Maio edo Aldapeko sagarraren adarraren puntan abesti ezagunetan, edo Alouette kantu frantsesean ere.[4]
Hitzak
Xoxuak galdu du mokoa (bis)
mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta, nola xirula,
nola kanta xoxuak?
Xoxuak galdu du begia (bis)
begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...
Xoxuak galdu du burua (bis)
Burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...
Xoxuak galdu du lepoa (bis)
Lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...
Xoxuak galdu du bizkarra (bis)
Bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...
Xoxuak galdu du hegoa (bis)
Hegoa, bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...
Xoxuak galdu du iztarra (bis)
Iztarra, hegoa, bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...
Xoxuak galdu du buztana (bis)
Buztana, iztarra, hegoa, bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa,xoxua, gaixoak!
Nola kanta...
Xoxuak galdu du isatsa (bis)
Isatsa, buztana, iztarra, hegoa, bizkarra, lepoa, burua, begia, mokoa, xoxua, gaixoak!
Nola kanta...
Argitalpenak
Abesti-argitalpen hauetan azaldu da kantaren deskribapena:[5]
- Gorka Knörr, «Nik nahi dudana» diskoan [6]
- Korrontzi Getxo diskoan, 2008[7]
- Fernando Unsain, Nire aitaren etxea defendituko dut diskoan[8]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak