Xie Jun (txinera tradizionalez: 谢军; pinyinez: Xiè Jūn; Baoding, 1970eko urriaren 30a) txinatar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun ohia.
Emakumezkoen Txinako Xake Txapelketa irabazi zuen 1989an.
Lau aldiz irabazi du Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa: 1991, 1993, 1999 eta 2000. urtean. 1991ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketan 1978tik munduko txapeldun zen Maia Txiburdanidze Georgiarra garaitu zuen (8½–6½). 1993an txapeldun titulua mantendu zuen Nana Ioselianiri 8½ eta 2½ irabazita. 1996ko txapelketan titulua galdu zuen Zsuzsa Polgár hungariarraren aurka (8½–4½), baina 1999an berreskuratu zuen Alisa Galliamovari 8½ eta 6½ irabazita. 2000. urtean FIDEk txapelketako sistema aldatu zuen eta kanporaketa bidezko sistema ezarri zuen; Xie Junek berriro irabazi zuen, finalean Qin Kanying menpean hartu ostean (2½–1½).
Gaur egun xake profesionaletik erretiratua dago.
Kanpo estekak