Xiberotarsak kantüz Gara egunkariak eta Xiberoko Botza irratiak 2000. urtean argitaratu zuten Zuberoako kanten antologia izan zen. Egunkari horrek urte horretan plazaratu zuen 8. folk diskoa izan zen.[1] Bilduman estudioko grabazioak eta aktuazio eta leihaketa desberdinetan taularatutako kantak biltzen ziren. Jatorriak ere oso desberdinak dira: herrikoiak, Etxahun-Iruriren kantak, gaur egungo idazleek idatzitakoak... Diskoa une hartako a capella kantari eta sortzaile zuberatarrak ezagutzeko dokumentu garrantzitsua da.
Kantak
- "Oi Xiberoa", Ainherk, 1999ko Mendiko Kantaldia. Hitzak: François Elichondeborde. Ahaidea: Pascale Elichondeborde
- "Goizean argi hastean", Xiberoko Emazteak, Ostatü Kantore. Hitzak eta ahaidea: Etxahun-Iruri.
- "Kolorez", Urdinarbeko Neskatilak, 1998ko Xiberoa Kantüz. Hitzak: Itxaro Borda. Ahaidea: Isabelle Jaury.
- "Egüntto batez", Maialen Estecahandy eta Maddi Oihenart. Hitzak eta ahaidea: Herrikoia.
- "Izarren erdian", Altzaiarsk, Kantu Txapelketa 96. Hitzak eta ahaidea: Jean Louis Aranbürü.
- "Goizean goizik", Maika Etxekopar, 2000ko Urdinarbeko Kantaldia. hitzak eta ahaidea: Herrikoia.
- "Apokalipsia", Tehenta, Xiru 9. Hitzak eta ahaide: Gienmor. Euskaratzea: Itxaro Borda.
- "Lo hadi aingürüa", Maddi Oihenart eta Xelin, Elkar estudioko grabazioa. Hitzak eta ahaidea: Etxahun-Iruri
- "Jaun miserere", Maialen Estecahandy, 1999ko Miarritzeko Kantaldia. Hitzak: Auxtin Zamora. Ahaidea: Txomin Heguy.
- "Emazteak kanta", Altzaiko Emazteak, Agota pastorala. Hitzak: Junes Casenave. Ahaidea: Niko Etxart.
- "Outside the wold", Lau Neskak, 1999an Euskal Spiritü Ikusgarria. Hitzak: Itxaro Borda. Ahaidea: Pier Paul Berzaitz.
- "Irlandesen balada", Emazteen Küra, Abadia Ürrüstoi pastorala. Hitzak: Jean Louis Davant. Ahaidea: Herrikoia.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak