Xerra eta zakil-jate eguna |
---|
|
|
|
|
|
Ezizena | Steak & BJ Day eta Steak and Knobber Day |
---|
Mota | jaiegun |
---|
Egun | Martxoaren 14 |
---|
|
|
|
|
Xerra eta zakil-jate eguna (ingelesez: Steak and Blowjob Day) Ameriketako Estatu Batuetan San Valentin egunari erantzun satiriko gisa sortutako eguna da, hilabete beranduago ospatzen dena, martxoaren 14an[1][2][3]. Egun horretan espero da emakumeek xerra bat prestatzea eta, ondoren, felazio bat egitea gizonezkoari, San Valentin egunean jasotako bonboi, lore eta bestelako oparien erantzun gisa[4][5].
Jaiak ez du inolako izaera ofizialik, baina Interneteko meme ezaguna da. Gaiaren inguruko bideoklipak eta oroigarriak sortu dira. DJ Tom Birdseyk proposatu zuen lehen aldian, WFNX irratian, 2002an[6].
Xerra eta zakil-jate eguna feminismoaren aurkako ekintza gisa interpretatu da. Jaiaren zentzua sexista eta patriarkala dela kritikatu da. Hala ere, bularreko minbiziaren ikerketarako aitzaki gisa ere erabili da, ekintza publizitarioen bidez. Erantzun gisa, pastel eta cunnilingus eguna proposatu dute hainbat emakumek, apirilaren 14an ospatzen dena.
Erreferentziak
Kanpo esteka