Xabier Altzibar Aretxabaleta (Etxebarria, 1951ko abuztuaren 18a) euskaltzale, irakasle eta idazlea da, Euskaltzaindian euskaltzain urgazlea.
Biografia
Etxebarrian, Bizkaian, jaio zen 1951ko abuztuaren 18an. 1989an Euskal Filologian doktoretza egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere tesia, Mogeldarrak, Astarloarrak, Prai Bartolome, Rudolf de Rijkek zuzendu zuen. Unibertsitate bereko irakaslea da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle titularra.[1] 1996ko martxoaren 29an euskaltzain urgazle izendatua izan zen. Euskaltzaindian batzorde hauetan aritu da: Literatura Ikerketa (1991-2007) eta Euskal Literaturaren Antologia egitasmoa (2018- ).
Obra
Bakarka
- Askatasun eguzkia baino beharrago. Julene Azpeitia Gomez (1888-1980): biografia eta obra, Andoain: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna / 978-84-945641-5-4.
- Bizkaierazko idazle klasikoak: Mogeldarrak, Astarloatarrak frai Bartolome: nortasuna, idazlanak, grafiak. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, D.L. 1992. ISBN 84-7752-067-4.
- Ipuinak / Juan Antonio Mogel [arg.] (1995)
- Amodioaren martirra / Ernest Daudet [arg.] (2013)
Elkarlanean
Erreferentziak
Kanpo estekak