Witeriko[1] (latinez: Wittericus) bisigodoen erregea izan zen 603tik 610era arte.
Rekaredo I.aren agintaldian arriotarren matxinada antolatu zuen Lusitanian, baina huts egin zuen saio hark (588). 602. urtean errege egin zuten arriotarrek eta, handik urtebetera, Liuvaren aurkako konspirazioa antolatu eta burutu zuen. Behin errege egin ondoren Betikako bizantziarren aurka borrokatu zen. 610. urtean Gundemarren aldeko katolikoek kargutik kendu eta hilarazi zuten[2].
Erreferentziak