Winfield Scott (1786ko ekainaren 13a, Dinwiddie konderria, Virginia – 1886ko maiatzaren 29a, West Point, New Yorkeko estatua), estatubatuar militar eta politikari bat izan zen.
1812ko Angloamerikar Gerra eta Estatubatuar-Mexikar Gerran parte hartu zuen, AEBn gerran eskarmentu handiko goi kargu militar asko ez zeuden garaian izenon handia bereganatu zuen.
1852an AEBko presidentziarako Whig Alderdiko hautagaia ere izan zen.
1841-1861 artean Ameriketako Estatu Batuetako Armadako Komandante Nagusia izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila hasieran ere parte hartu zuen baina jada gizaseme adindua zenez George B. McClellanek karguan ordezkatu zuen.