When the Wind Blows (euskaraz Haizeak Jotzen Duenean (1986ko Jimmy Murakami japoniar zinema zuzendariaren marrazki bizidun drama filma bat da. 1982ko Raymond Briggs komikigilearen When the Wind Blows komikiaren marrazki bizidun berregokitzapena da.
Filmak komikiak bezala Sobietar Batasunaren eraso nuklearra jasaten duen Erresuma Batua deskribatzen du. Ondoko gaia, gerra nuklearraren ankerkeria eta bakezaletasuna direlarik.
Soinu banda Roger Waters, David Bowie (filmari izenburua eman zion) eta Paul Hardcastle musikariek, eta Genesis, Squeeze musika taldeek konposatu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jim eta Hilda Bloggs (John Mills eta Peggy Ashcroft) Sussex konderriko landa eremu bateko baserri isolatu batean bizi den senar-emazte adindu eta erretiratuak dira (Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketak haurrak zirela bizituak), mundu osoko giro geopolitikoa hartzen ari den martxaren seriotasuna eta itxura txarraz ongi jabetu gabe, dena ongi joango dela eta herrialdeek bakea lortuko dutela iritzia dute. Filma aurrera doan einean, erradiazioaren ondorioz bikotearen egoera gero eta latzagoa izango da.
Kanpo estekak