Hogeitamar metroko altuera duen dorre zirkularraren ondoan dagoen 6,5 metroko garaiera duen gurutze handi bat da.
Bere kontserbazio egoera, gertu duen Muiredacheko gurutzearena baino okerragoa da, eta eskenak dituzten hamabi panel baino ezin daitezke ikusi.
Ekialdeko aurpegia
Ekialdeko aurpegian, David erregea, lehoi bat eta hartz bat hiltzen, David Goliaten buruarekin, Isaaken sakrifizioa eta David, Samuelen aurrean harrapatua ikus daitezke.
Mendebaldeko aurpegia
Mendebaldeko aurpegian, honako eskena hauek ikus daitezke: Jesusen berpiztea, Jesus arantzadun koroarekin koroatzea, gurutziltzatzea, Jesusen bataioa, Petri, soldadu bati, olibondoen ortuan belarria mozten eta Juda Iskarioteren traiziozko musua.