Vukovar Kroaziako Vukovar-Syrmia eskualdeko hiriburua da. Danubio ibaia bertatik pasatzen da eta herrialde osoko ibai portu garrantzitsuena da.
Etimologia
Vuko erreka Danubio ibaiean sartzen den puntua da. Bestalde hungarieraz var hitzak hiria esan nahi du. Beraz Vukovar Vuko errekako hiria da.
Historia
VI mendean iritsi ziren eslaviarrak inguru honetara eta kroaziar agintariak izan zituen harik eta XIII mendean Hungariarren menpe gelditu zen arte. Vukovar hiria bera XIII. mendean aipatzen da lehen aldiz.
Ibai portu garrantzitsua izanik, Bigarren Mundu Gerran aliatuek gogor bonbakatu zuten Vukovar.
Kroaziako Independentzia Gerran ere oso kaltetua izan zen hiria. Une hartan kroaziarrak %43a ziren eta serbiarrak %37a. Indar paramilitar serbiarrek setioa ezarri zuten eta 1.600 pertsona hil, 800 desagertu eta 42.000 ihes egin behar izan zuten. Setioa bukatzerakoan serbiarrak hirira sartu eta hospitalean zeuden 200 zauritu exekutatu zituzten. Gertaera beltz hau Vukovarreko sarraskia izenaz ezagutzen da.
Ondasun nabarmenak
Gerrak kaltetuta badaude ere, aipatzekoak dira honako hauek:
- Eltz jauregia
- Frantziskotar monasterioa
- Done Jakue eliza katolikoa
- San Nikolas eliza ortodoxoa
Vukovartar ezagunak
Kanpo estekak