Vostok-2

Vostok-2
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRKK Energia
Historia
AurrekoaVostok-1
HurrengoaVostok 3 (en) Itzuli
Espazio jaurtiketa 1961eko abuztuaren 6a
Lurreratzea 1961eko abuztuaren 7a
KudeatzaileaSobietar Batasuneko espazio programa
Honen parteVostok
Masa4.731 kg
Identifikazioa
Dei-kodeaОрёл (Oryol)

Vostok-2 Sobietar Batasunak (SESB), espazioratuko gizaki batek lehen aldiz orbita anitz burutzeko erabili zuen espazio-ontzia dugu. German Titov izan zen 1961-eko abuztuaren 6an Vostok-2 espazio-ontzi barnean Kazakhstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik lur plantetatik lehen aldiz lurrari bira bete baino gehiago eman ziona, zehazki 17,5 bira bete burutu zituen horretarako egun bat, ordu bat eta hemezortzi minutu behar izan zituelarik. Sergei Korolev-ek eta bere ingeniariek diseinaturiko gailua dugu.


Vostok programako espazio-ontziek bi zati nagusi zituzten:

  • Atmosferan sartzeko modulu esferiko bat (2460 kilo, 2,3 metroko diametroa). Modulu honen barnean zihoan kosmonauta hala nola zenbait gailu eta bertatik ateratzeko sistemak.
  • Erregaia eta motorrak gordetzen zituen instrumentu modulu konikoa (2270 kilo, 2,25 metro luze eta 2,43 metro zabal).

Behin Vostok kapsula atmosferan sartzen zenean gutxi gorabehera 7000 metrotara kosmonauta bertatik jaurtitzen zen jausgailuz, kapsulak ere bere jausgailuak zituen eta horrela biek lur hartzen zuten.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!