Vicente Vera y López

Vicente Vera y López
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVicente Vera y López
JaiotzaSalamanca1855eko abuztuaren 15a
Herrialdea Espainia
Bizilekuacalle de Atocha (en) Itzuli
Heriotzacalle de Atocha (en) Itzuli1934ko apirilaren 23a (78 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, katedraduna eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Instituto San Isidro (en) Itzuli  1928)
KidetzaExploradores de España
Real Sociedad Geográfica (en) Itzuli
Izengoitia(k)Doctor Hispanus

Vicente Vera y López (Salamanca, 1855eko abuztuaren 15a - Madril, 1934ko apirilaren 23a) kimikaria, geografoa, idazlea, bidaiaria eta irakaslea. Espainiako Errege-Elkarte Geografikoaren idazkaria izan zen. Madrilgo Elkarte Sozialistaren sortzailea.[1]

Kazetaritzan

Los Vinos y Aceites egunkaria zuzendu zuen eta El Día, La Ilustración Española, La España Moderna, Alma Española, La Lectura, ABC, El Imparcial[2] eta El Sol hedabideetan idatzi zuen. Gerra desberdinetan korrespontsala izan zen: Boer Gerretan (1900-1901) eta Errusia-Japonia Gerran (1904). «Doctor Hispanus» izengoitia erabili zuen.

Lanak

Lan zientifiko ugari idatzi zituen. Beste lanen artean hauek aipatuko ditugu:

  • Cartilla agrícola (1882)
  • Un viaje al Transvaal durante la guerra (1902)
  • Viajes y recuerdos (1915)
  • Amenidades científicas : (narraciones curiosas) (1914)
  • Cómo se viajaba en el siglo de Augusto

Itzultzaile gisa 1905ean H. G. Wells First Men in the Moon (1901) eleberria itzuli zuen.[3]

Bibliografia

  • Ossorio y Bernard, Manuel (1903). «Vera y López (Vicente)». Ensayo de un catálogo de periodistas españoles del siglo XIX. Madril: Imprenta y litografía J. Palacios. Wikidata Q18908018.
  • Lázaro, Alberto (2004). H.G. Wells en España: Estudio de los expedientes de censura (1939-1978). Verbum. ISBN 84-7962-289-X.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!