Vicente Moriones Belzunegi (Zangoza, 1913ko urtarrilaren 22a - Bilbo, 1970eko martxoaren 22a) nafar anarkista izan zen. Gerra Zibilaren ondoren Frantzian erbesteratua, Bigarren Mundu Gerran Pat O'Learyren zuzendaritzapean Ponzán taldean parte hartu zuen.[1] Naziek atxilotua, Vernet d'Ariège eta Buchenwald kontzentrazio-esparruetan izan zen.
Bigarren Mundu Gerra eta gero klandinistatera itzuli zen. 1947an atxiloturik, beste 18 urte eman zituen kartzelan. 1970ean hil zenean, CNTren idazkaria izan zen.[2]
Erreferentziak