Gehien aurki daitekeen arte mota Neolito garaiko Arte eskematiko iberiarraren aztarnak dira, %85a. Margo hauek nekazal eta artzain gizarte sedentarioen arte barruan kokatu behar da. Badira ere Mesolito garaiko labar artearen adibideak baina kantitate txikiagoan, %15a. Hauek dira Mediterraneo itsasoko labar-artearen barruan kokatu diren margolanak. Lan hauek herri ehiztarien eta biltzaileen dira propioak. Azkenik, gordetzen diren %1a Goi Paleolitoan bizi ziren ehiztariek egindako lanak dira.
Colungo herrian labar artearen interpretazio zentro bat dago.
Etnografia ondarea
Inguruan artzaien eta antzinako eraikinak gorde dira: artzain-txabolak, errotak, etxe-zaharrak...
Izadi ondarea
Inguruaren, dagoen populazio txikiari esker, Pirinioetako fauna eta flora aberatsa ikus daiteke. Parke kulturalaren zati bat Guarako Mendilerroa eta Arroilen Natura Parkean dago, bestetik.