Verinha Darcy

Verinha Darcy

Bizitza
JaiotzaSão Paulo1945eko urriaren 30a
Herrialdea Brasil
Heriotza1979ko irailaren 30a (33 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0201025 Edit the value on Wikidata

Vera Dulce Perez Teixeira de Carvalho (São Paulo, 1945eko urriaren 30aibidem, 1979ko irailaren 30a), Verinha Darcy izenez ezagunagoa, brasildar aktorea izan zen. Bere paperik ezagunena 1956ko Pollyana telesaileko protagonista izan zen[1].

Bizitza

Natália Perez de Souza (Elizabeth Darcy) esatari, aktore eta aurkezlearen alaba eta Silvio Luiz esatariaren arreba zen. Bost urterekin debutatu zuen irrati-antzerkiko aktore gisa[1]. Bere ama TV Tupin lanean hasi zenean, Verinha Darcy ere telebista egiten hasi zen. Júlio Gouveia eta Tatiana Belinkyrekin lan egin zuen haurrentzako saioetan[1].

1954an, zazpi urte zituela, A Pequena Vendedora de Fósforosen parte hartu zuen, Música e Fantasia saioko Andersenen ipuinaren moldaketan[2], eta 1955ean TV de Vanguarda saioko Amor à Terra atalean[3]. 1956an, Verinha Darcyk Pollyana telenobelako paper nagusia bete zuen eta arrakasta handia izan zuen[1][4].

1960ko hamarkadaren amaierara arte jardun zuen telebistan. 1960an A Cabeçuda gazteentzako telenobelan parte hartu zuen TV Culturan[5][6]. Hurrengo urtean paper nagusia bete zuen Clarissa telenobelan, Erico Verissimoren lanean oinarritutako istorioan[7]. 1967an TV Excelsior kateko Redenção telenobelan antzeztu zuen[8], eta 1968an A Última Testemunhan[9].

1979ko irailaren 30ean hil zen[1]. Bere heriotza gutxi komentatu zen orduz geroztik. Aktorearen nebak, Silvio Luiz kirol esatariak, elkarrizketa batean esan zuen Verinha bere senarrak, Murillo de Oliveira Villelak hil zuen etxeko gatazka baten ostean[10].

Herri kulturan

Verinha Darcy izan zen Juca Chavesen Verinha abestiaren inspirazioa. Darcy miresmena adierazi zion abeslariari, nahiz eta harekin harremanean egotea ukatu zuen. Chavesek abestia moldatu zuen garaian, Verinhak 14 urte baino ez zituen[11][12].

Filmografia

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1954 Música e Fantasia Neska Atal batean: "A Pequena Vendedora de Fósforos"
1954-1956 TV de Vanguarda Hainbat pertsonaia 6 ataletan
1956 Heidi Heidi
1956-1957 Pollyana Pollyana Whittier
1958 Pollyana Moça
As Aventuras de Tom Sawyer
1959 Angélika Inge
1960-1961 A Cabeçuda
1961 Clarissa Clarissa
1966-1968 Redenção Glória Camargo Maia
1968 A Última Testemunha Isabel

Erreferentziak

  1. a b c d e (Portugesez) «Verinha Darcy» Museu Brasileiro de Rádio e Televisão (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  2. (Portugesez) «A Pequena Vendedora de Fósforos na TV» Diário da Noite 1954-12-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  3. (Portugesez) Rodrigues, Airton. «Rádio e TV» Diário da Noite 1955-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  4. (Portugesez) «Polyana - Rádio e TV» Diário da Noite 1956-12-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  5. (Portugesez) «Apresentação da novela A Cabeçuda pelo canal 2» Diário da Noite 1960-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  6. (Portugesez) «Rádio & TV» Diário da Noite 1960-12-30 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  7. (Portugesez) «Rádio & TV» Diário da Noite 1961-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  8. (Portugesez) «Redenção: A Cidade que mais Cresce... na TV» Intervalo 221: 16-17. (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  9. (Portugesez) «A Muralha é novela no 9» A Tribuna 1968-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  10. (Portugesez) «PodCast Entre Amigos - Silvio Luiz #012» Flavio Prado Entre Amigos 2023-07-21 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  11. (Portugesez) «Êste brotinho é o amor de Juca Chaves» Revista do Rádio 591: 8. (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
  12. (Portugesez) «Dizem os outros» Radiolândia 356: 15. (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!