Eraikina altxatzeko herritarrek bildu zuten, batez ere Luciano Evaristo Vaamonde da Cortiña parrokoaren eraginez. Lanen hasiera 1943koekainaren 25a izan zen eta bukatzeko hamalau urte behar izan ziren. Tartean arkitekto nagusia hil zen eta horrek amaiera atzeratu zuen. Estilo aldetik zaila da sailkatzeko; nahiz eta eraikin garaikidea izan Erdi Aroko apaingarriak eta elementuak dira nagusi; zentzu horretan estilo historizistan kokatu beharko genuke. San Ziprianori eskainita dago. Nahiz eta dorrea bukatu gabe egon, eliza 1952koirailaren 17an ireki zen. Lanak 1957an amaitu ziren.
Ezaugarriak
Dorreak 52 metro ditu; itxita dago zeren eta ez baita segurua. Elizaren zabalera 1080 m²koa da.