Veddriq Leonardo (Pontianak, 1997ko martxoaren 11) kirol eskalatzaile indonesiarra da, abiadura proban espezializaturik dagoena. Urrezko domina eskuratu zuen 2024ko Olinpiar Jokoetan.
Biografia
Eskolan hasi zen eskalada egiten eta 2014an egin zuen debuta Indonesiako txapelketan eta 2018an izan zuen lehen partehartzea nazioartean, Moskun jokaturiko Munduko Kopan hain zuzen ere. Hirugarren postua lortu zuen[1].
Munduko abiadura errekorra birritan ezarri du eta badmintonlaria ez den lehenengo txapeldun olinpiko indonesiarra da[2]. 2021etik aurrera Munduko Kopako abiadura probako txapelduna da[3].
Kirol lorpenak
Udako Olinpiar Jokoak
|
Urtea
|
Lekua
|
Domina
|
Proba
|
2024
|
Paris
|
01 !
|
Abiadura
|
Munduko Jokoak
|
Urtea
|
Lekua
|
Domina
|
Proba
|
2022
|
Birmingham
|
01 !
|
Abiadura
|
Munduko Kopa
|
Urtea
|
Lekua
|
Domina
|
Proba
|
2021
|
|
01 !
|
Abiadura
|
2022
|
|
01 !
|
Abiadura
|
2023
|
|
01 !
|
Abiadura
|
Erreferentziak
Kanpo estekak