Vauxhall Motors, ofizialki Vauxhall Motors Limited, Erresuma Batuko automobilgintza enpresa bat da. Erresuma Batua eta Irlandan bere markako autoez gain Opel alemaniar enpresaren autoak ere Vauxhall markapean ekoitzi eta merkaturatzen ditu.
1851n Alexander Wilsonek sortu zuen, hortaz Erresuma Batuko automobilgintza enpresa zaharrenetako bat da. Egoitza nagusia Bedfordshire konderriko Luton udalerrian du.
1925-2017 artean General Motors estatubatuar automobilgintza multinazionalaren jabetzakoa izan zen, baina 2017an Groupe PSAk erosi zuen, Peugeot, Citroën, DS Automobiles eta Opel enpresek osatutako taldea.
Kanpo estekak