Varo

Varo
Antzinako Erromako senataria


Erromatar gobernadorea



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaCremona, K.a. 46
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaTeutoburg basoa, 9 (53/54 urte)
Heriotza moduasuizidioa: odolustea
Familia
AitaSextus Quinctilius Varus
AmaClaudia Marcella
Ezkontidea(k)Vipsania Marcella Major (en) Itzuli
Claudia Pulchra (en) Itzuli  9ko irailaren 7a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria, Antzinako Erromako militarra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraErromatar armada
GraduaDux (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakTeutoburgoko oihaneko gudua

Publio Kintilio Varo (Cremona, K.a. 46Teutoburg basoa, K. o. 9) erromatar jeneral eta gobernaria izan zen. Afrikako prokontsul eta Siriako propretore izan zen. Herodes handia hil zenean, Judeako probintzian sortu ziren altxamenduak gogor geldiarazi zituen, horrekin batera, diru aberastasun handia lortuz.

Teutoburgo

Zerbaitegatik baldin bada Varo hain gogoratua, Germania Magna probintzian gertatu zenagatik izan zen. Druso, K.a. 9. urtean hil zen, Elbatik Rhinerako bidean zihoala, bere zalditik erori ondoren jaso zituen zaurien ondorioz, eta bere anaia zen Tiberiok ordezkatu behar izan zuen. Baina Dalmazia eta Panonian ere altxamenduak izan ziren, eta horiek geldiaraztera joan behar izan zuen. Orduan, Augustok, Varori eman zion Germania Magna probintzia behin betiko erromatar bihurtzeko agindua. Eta, halaxe, XVII., XVIII. eta XIX. legioak hartuta, Germania Magna probintziara abiatu zen Varo.

Bere harrokeria zela eta, laster piztu zuen iraultzaren sua germaniar haiengan. Eta Arminiogan aurkitu zuten agintari ahaldun bat. Honek, Varoren konfiantza bereganatu eta hau Rhineko gotorlekuetatik atera zuen. Halako batean, Arminiok berak egindako zeinu baten ondoren, germaniar guztiak Varo eta bere hiru legioen aurka atera ziren. Erromatarrak, Teutoburgoko oihaneko guduan, segada batean erori ziren. Gogor borrokatu zuten, baina hiru legioak, deuseztatuak izan ziren. Eta Varok, bere buruaz beste egin zuen, ez baitzeukan germaniarrek jasanaraziko zioten tortura jasateko batere gogorik. Augustok, hori jakitean, zera esan zuen: Quintilio Varo, itzulizkidazu nire legioak!

Ordutik aurrera, hain denbora gutxian erromatar probintzia izan zen Germania Magna, betirako aske izan zen, eta Erromatarrek, ez zuten sekula, Rhin ibaitik ekialdera zeuden lurrak konkistatzeko asmorik erakutsi.

Ikus, gainera

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!