Vajrayāna (euskaraz: 'Diamantearen [edo Oinaztargiaren] bidea') edo tantra budismoa, Budismoaren hirugarren eskola nagusia da, Hinayana eta Mahāyānaren ondoren. Indian eta inguruko lurraldeetan, Tibeten batez ere, zabaldu zen. Historian, Mahayana eskolatik etorri zen, erlijioa espekulazio soiletik aldendu eta pertsonaren bizitzan txertatzeko ahalegin gisa.[1][2]