Urrezko zubia (vietnameraz: Cầu Vàng), Da Nang hiriaren ondoan dagoen Bà Nà Hills konplexu turistikoan aurkitzen den oinezkoentzako zubi bat da, Vietnamen.[1]
1.400 metrotako altueran kokaturik dago. Zubia bera erakarpen turistikoa da, izan ere Vietnam erdialdeko muinoen ikuspegi ederra baitu.[2]
Historia
Ho Chi Minh Hiriko unibertsitateko TA Landscape Architecture konpainiak diseinatu zuen zubia[2]. 2017an hasi zituzten lanak eta 2018ko ekainean inauguratu zuten zubia.[3]
Ezaugarriak
Konplexu turistikoko lorategiak eta teleferikoa lotzen ditu malda handia gaindituz. Bi esku erraldoien artean bira handi bat egiten du zubiak, harrizko eskuek egitura guztia eusten duten itxura emanez.[4]
150 metrotako luzera du guztira eta 5 metrotako zabalera. Beira-zuntzez eta alanbre-sarez eraiki zuten.[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak