Urrezko Globoaren meskita (filipineraz: Moskeng Ginto), baita ere Masjid al-Dahab bezala ezaguna, Manilako meskita da (Filipinak). Hiriaren alde musulmanean dago, Quiapon alegia.[1]
Ezaugarriak
Urrezko Globoaren kalean kokatuta dago eta hortik datorkio izena. Manila Handiako meskita handiena da: 5000 pertsonentzako espazioa du. Manilako musulmanen erreferentzi nagusia da. Ostiraletan Yumu'ahren gurtzaileez betetzen da.[2]
Historia
Meskitaren eraikuntza 1976ko abuztuaren 4an hasi zen. Lanak Imelda Marcosek agindu zituen, Muammar al Kadafik, Libiako buruak, egin behar zuen bisita ofiziala barruan; bisita, azkenean, bertan behera gelditu zen. Eraikinerako diruak kanpoko fundazioek eman zuten.
Erreferentziak
Kanpo estekak