Urrebotoi (Ranunculus) belardietako landarea da, puntan lore hori ikusgarria duena.[1]. Ranunculaceae familiako landare-genero bat osatzen du, 400 bat espezie biltzen dituena.
Gehienbat landare belarkarak dira, eta lore horiak edo zuriak dituzte (edo zuriak baina erdialdea horia dutela), edo gorriak edo laranjak. Espezie batzuk urtebete bizi dira, eta beste batzuk, bi urte.
Espezie guztiak pozoitsuak dira janez gero, protoanemonima baitute, baina ganaduak ez ditu jaten gustu txarra dutelako.[2]