Urre-tximeleta iluna (Thymelicus acteon) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan, Afrika iparraldean eta Turkian aurkitzen da.
Deskribapena
Europako tximeleta txikienetako bat da. Hegalen zabalera 24-27 mm artekoa da arren kasuan eta 25-28 mm artekoa emeen kasuan. Urre koloreko tximeleta bada ere marroiagoa da geinerako tximeletak baino. Arra gainera emea baino ilunagoa da. Emeek eraztun argi bat erakusten dute aurreko hegaletan. hegalen azpialdea argiagoa izaten da.
Beldarra berdea izaten da, landaretan ongi kamuflatzeko. Burualdea marroia izaten du.
Bizi zikloa
Belar luzeen zati hiletan jartzen ditu emeak bere arrautzak, 5 edo 6 ilara osatuz. Handik beldarra jaiotzen da eta 2'5 cm-tako luzera duenean estalki bat egiten du bertan sartuta negua igarotzeko. Apirila erdialdean agertzen da berriz eta landaretaz elikatzen hasten da. Beti ere belarrekin hodi bat egiten du bertan gordetzeko. Belar luzeen goialdean egoten da, 20-40 cm-ko altueran, hori baita tokirik epelena. Ekaina edo uztailean bi aste pasatzen ditu pupa eran eta handik tximeleta heldua ateratzen da. Irailerarte ikus daitezke urre-tximeleta ilunak hegan.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak