Underworld (euskaraz Azpimundua), 2003ko Len Wiseman estatubatuarrak zuzendutako beldurrezko ekintza film bat da. Kate Beckinsale, Scott Speedman, Michael Sheen, Shane Brolly, Erwin Leder eta Bill Nighy aktoreek antzeztu zuten.
Honako jarraipenak dauzka: Underworld: Evolution (2006), Underworld: Rise of the Lycans (2009), Underworld: Awakening (2012) eta Underworld: Blood Wars (2016).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mendeetan zehar Lurpean eboluzionatu dute: Banpiro aristokratak eta Lycan otsogizon basatiak, beren izatea munduaren mito eta kondairak osatu ditu. Gaueko arraza hauek elkarren arteko etsai porrokatuak dira eta haietako batek bizirautea lortu arteko elkarren artean borrokatzera kondenatuak daude. Antzinako gatazka honen erdian, Selene (Kate Beckinsale) banpiro gerlariak, Michael (Scott Speedman) mediku gaztea bahitzeko Lycandarren konspirazioaz jabetuko da. Hiri guztian barna jarraitu ondoren, Selenek Michaelekin ezohiko harremana ezarriko du, eta Lycandarrek hura erasotzean, haien eta medikuen artean jarriko da. Michael salbatzen saiatzen ari den bitartean, Lycandarrek bi arrazen ahalmenak eta ahuleziak elkartuz izaki berriak sortzeko duten planaren berri izango du. Proiektu hau, egi bilakatuz gero, otsogizonen mesedetan izango litzateke.
Aktoreak
Kanpo estekak