Unai Grajales Rodríguez (Gasteiz, 1978[1]) Euskal Herriko abokatu eta, 2016. urtetik, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da, EAJren eskutik. 2016. urtetik aurrera, halaber, EAJren Arabako Buru Batzarraren (ABB) Zuzendaritza Taldeko kide da ere.[2]
Ibilbidea
Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, bi master ditu: Euskal Ikasketak, UNEDen, eta Executive MBA masterra Bizkaiko ESEUNE ikastolan. Unibertsitatean zegoela EGI zein EAJko kide egin zena,[3] Gasteizko zinegotzi izan zen 2003 eta 2008. urteen artean, Euzko Alderdi Jeltzalearen Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioaren zuzenbide-teknikari modura jardun ostean. 2012. urtetik aurrera LTK Services enpresan lan egiten du.[4]
2007-2011 artean, gainera, Vías de Álavako kudeatzaile-zuzendaria izan zen ere.[2]
Erreferentziak