Un cuento chino (euskaraz: «txinatar ipuin bat»), 2011ko Sebastián Borensztein argentinarrak zuzendutako drama-komedia film bat da. Ricardo Darín, Muriel Santa Ana eta Ignacio Huang aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Argentina, Buenos Aires. Roberto (Ricardo Darín) duela hogei urte bere bizitza hankaz-gora utzi zuen kolpe latz batek markatutako gizona da, munduaren aurrean parapetatua eta lan egiten duen bere burdindegiaren bakartasunean. Halere, egun batez, gertakari bitxi batek bere isolamendutik atera eta errealitatearekin berriz ere kontaktuan jarriko du: bere bizitzan gaztelaniazko hitz bakar bat ere ez dakien Jun (Ignacio Huang) txinatarra agertuko da, eta Robertok txinatar gaztea bere senideekin berrelkartarazteko asmoa piztuko zaio.
Aktoreak