Ume gabe

Ume gabetasuna azaltzen duen infografia, 30 urteko adinarekin.

Ume gabe izatea oinordekoak ez edukitzea da. Esanahi pertsonal, sozial zein politikoa izan dezake[1].

Egoera honetan, aukeratua edo behartua izan daitekeena, ume gabetasun boluntarioa (haurrak ez izatea aukeratzen denean) eta antinatalismoa (sexurik ez izatea bultzatzen denean) desberdintzen dira.

Motak

Hainbat kategoria desberdinetan sailka daiteke[2]:

  • Esterilitate naturala banakoei modu aleatorioan eragiten diena. Ume gabetasunaren kausa honek % 2 osatzen du, Huteritasen datuen arabera, 1950ko hamarkadan ezarritako estandar demografikoan.
  • Esterilitate soziala, pobreziak edo esterilitate endogenoak bultzatutako ume gabetasuna litzateke. Bizi-kalitate txarragatik ugalkortasunean ondorio kaltegarriak izan dituzten emakume pobreen egoera deskribatzen du.
  • Egoeragatik seme-alabak ez dituzten pertsonak. Pentsona hauek ezin dituzte umeak izan ez dutelako haurrak izatea gustatuko zitzaien bikote bat aurkitu, haurrak izateko adina ez dutelako dagoeneko, arazo medikoak dituztelako (endometriosia, obulutegi polikistikoa...) edota saiatu arren ez dutelako lortu.
  • Haurrak ez izatea aukeratu duten pertsonak.

Lehenengo hiru kategoriak boluntarioak ez direla esan genezake eta, aldiz, azkeneko kategoria boluntarioa litzateke.

Antisorgailuak

Metodo antisorgailu guztiek paper garrantzitsua jokatu dute ume gabetasunean, baina bereziki, antisorgailu pilulak ideia eta arau sozialen iraultza suposatu zuen. Ume gabetasun boluntarioa, antisorgailuen ondorio gisa, emakumeen osasunean, lege eta politikan, pertsonen arteko harremanetan, arazo feministetan eta praktika sexualetan eragin du.

Margaret Sangerrek, 1910eko hamarkadako aktibistak, leku garrantzitsua bete zuen erreprodukzio eskubideen mugimenduan. "Jaiotze kontrol" terminoa sortu zuen eta lehenengo klinika ireki zuen Estatu Batuetan. Sangerrek beste jende askorekin kolaboratu zuen lehenengo ahozko antisorgailua posible egiteko, Gregory Pincus, John Rock, Frank Colton edota Katharine Dexter McCormik, adibidez. Pildora FDAk 1960an onartu zuen, kontrobersiaz beteta egon zen arren. 1967ra arte antisorgailu metodo ospetsuena izan zen, osasunean izan zitzakeen albo-ondorioen publizitatea egiten hasi ziren arte. Ondorioz, salmenta % 24 jaitsi zen. 1988an, dosi altuko pildora merkatutik baztertu zen eta dosi baxuko pildorak ordezkatu zuen, albo-ondorio gutxiago eta onura batzuk zituela ikusi zenean.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Childlessness - IResearchNet» Psychology 2017-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  2. (Ingelesez) Baudin, Thomas; Croix, David de la; Gobbi, Paula E.. (2015). «Fertility and Childlessness in the United States» American Economic Review 105 (6): 1852–1882. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!