Ultra-Trail du Mont-Blanc (UTMB siglaz ere ezaguna), Frantziatik, Italiatik eta Suitzatik zehar doan mendi lasterketa da. Urtean behin jokatzen da, eta Mont Blanceko mendiguneari bira ematean datza, hau da, 166 km eginez, 9600 m-ko igoera metatuta, itsas mailatik 2500 m-ko garaiera igotzen den eta aipatu hiru herrialdeak zeharkatzen dituen ultramaratoia da. Kokapenak (Chamonix-Mont-Blanc) ematen dion mendizale giroak, zailtasunak, historiak eta parte-hartzaileen maila altuak egiten dute garrantzitsu eta ospetsu.
Ultra-Trail du Mont-Blanc lasterketaren ondoan beste hiru lasterketa sortu dira, distantzia eta zailtasun ezberdinekoak.
UTMB: Ultra-Trail du Mont-Blanc: 166 km / +9.600 m
CCC: Chamonic-Champex-Cormayeur: 98 km / +5.60 0m
TDS: Sur les Traces des Ducs de Savoie: 105 km / +6.700 m