Ueno parkea (japonieraz: 上野公園, Ueno Kōen?)
, Japoniako hiriburu den Tokioko Taitō auzoko Ueno barrutian kokatua dagoen parke publiko zabal bat da. Tokioko museo garrantzitsuenak bertan daude. Natur eta aisialdi baliabide garrantzitsua ere bada, baita etxerik gabeko zenbait pertsonen bizilekua ere.
Historia
Tokugawa Ieyasuk 1625ean Kan'ei-ji tenplua eraiki zuen lurrek osatzen dute, tenplu hau Edo gaztelua ipar-ekialdearen aurka zaintzeko eraiki zuten. 1868ko Boshin gerran suntsitua izan zen tenplua, borroka honetan Tokugawa shogunerriaren porrotan Meiji berrezarkuntza ekarri zuen.
Hainbat proposamen izan ziren lur hau aprobetxatzeko, azkenean Bauduin mediku herbeheretarraren ideia gailendu eta parke publiko bihurtu zen 1873an.
Kultur baliabideak
- Tokioko eta Japoniako museorik garrantzitsuenak daude bertan.
- Auditorio Metropolitarra
- Uenoko Zooa
Erlijio baliabideak
Kan'ei-ji tenpluaren atal batzuk gelditu dira, bost solairutako pagoda, Tōshōgū santutegia eta Bentendō kaperak.
Natur baliabideak
8.800 zuhaitz ingur daude bertan landatuta. Tartean Ginkgoak, Cinnamomum camphorak, zelkovak eta hainbat gereziondo mota. 24.800 m²-ko sastrakadia ere badago.
Aintzira txiki bat ere badu, Shinobazu lakua, udan loto-loreak estaltzen duena.
Ueno parkea fikzioan
Ueno parkea, japoniar fikzioko pertsonaia ospetsuen irudiez inguratua dago, horien artean, Mori Ogaik asmatutako Gan pertsonaia.
Galeria
-
-
Infernuko Ateak Mendebaldeko Artearen Museo Nazionalean
-
Saigo Takamori samuraiaren estatua bere zakurra ibiltzera ateraz.
-
Tren makina baten erakusketa bat
Japoniako Zientzia Museo Nazionalaren parean
-
Mendebaldeko Artearen museoa
-
Tokioko Arte Metropoliarraren museoa
-
Ueno parkearen ikuspegi panoramikoa
-
Kan'ei-ji tenpluko pagoda
-
Shinobazu aintzira aisialdirako gunea da
-
Shinobazu aintzira loto-loreak estalita
Kanpo estekak