Udako hirukia

Udako hirukia

Udako hirukia zeru-esferaren ipar hemisferioan hiruki bat irudikatzen duen asterismo edo sasikonstelazio bat da. Bere erpinak Lyra konstelazioko Vega, Cygnus konstelazioko Deneb eta Aquila konstelazioko Altair dira. Asterismoa 1920ko hamarkadaren amaieran marraztu zuen Owald Thomasek, izar hauek Hiruki Handia bezala deitzen zituena, eta 1934an Udako hirukia deitzera pasa zen.

Iparraldeko erdi latitudeetatik gora dago udako hilabeteetan, baina udaberrian ere ikus daiteke oso goiz goizetik. Udazkenean hirukia arratsaldez ikus daiteke azarorarte. Hego hemisferiotik alderantzikatuta ikusten da ostertzetik gertu neguko hilabeteetan.

Udako hirukiko izarrak

Izena Konstelazioa Itxurazko magnitudea Argitasuna (× eguzkiarena) Espektru mota Distantzia (argi-urte)
Vega Lyra 0.03 52 A0 25
Deneb Cygnus 1.25 70000 A2 3230
Altair Aquila 0.77 10 A7 16.6

Ikus gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!