Tōno 遠野市 遠野市 |
---|
Japoniako hiria |
|
|
|
Herrialdea | Japonia |
---|
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Tohoku Iwate |
---|
Jatorrizko izena | 遠野市 |
---|
|
Koordenatuak | 39°19′55″N 141°31′58″E / 39.33203°N 141.53289°E / 39.33203; 141.53289 |
---|
|
|
Azalera | 825,62 km² |
---|
Mugakideak | Kamaishi (en) , Hanamaki (en) , Ōshū (en) , Miyako (en) , Ōtsuchi (en) eta Sumita (en) |
---|
|
Biztanleria | 25.181 (2021eko martxoaren 1a) −2.881 (2015) |
---|
Dentsitatea | 34 bizt/km² |
---|
|
Sorrera | 1954ko abenduaren 1a |
---|
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) |
---|
Hiri senidetuak | Salerno, Chattanooga, Musashino, Mitaka, Kikuchi (en) , Nishimera (en) , Obu (en) eta Fukusaki (en) |
---|
http://www.city.tono.iwate.jp/ www.city.tono.iwate.jp |
Tōno (japonieraz: 遠野市, Tōno-shi?)
Japoniako Honshu uharteko hiri bat da, Iwate prefeturan dagoena. 2014ko erroldaren arabera 28.078 biztanle ditu. "Folklorearen hiria" ezizenaz ezagutzen da paisaia natural eta kultura tradizionalarengatik.
Historia
Jōmon Arotik populatua izan da, garai hartako pitxarrak aurkitu dira eta. Ondoren Emishi herriak okupatu zituen inguruak, eta oraindik ainuerazko toponimoak mantentzen dira. 1051 eta 1063 artean Minamoto no Yoshiie eta Abe no Sadatok borroka ugari izan zituzten inguruan eta ordutik aurrera Hiraizumi Fujiwara leinuak agindu zuen Tōnon. Zaldiak hazteko erabili zen harana.
Sengoku Aroan hainbat samurai leinu izan ziren agintean baina Edo Aroan Moriokako Nambu leinuak gobernatu zuen Tōno. Honek Nabekura gaztelua eraiki zuen 1627an.
Meiji berrezarkuntzarekin batera zeta eta kotoi industriak garatu ziren. 1905-06ko neguan ordea zetar guztiak galdu ziren eta gose itzela jasan zuten Tōnoko biztanleek, esaten denez basalandareen sustraiak jaterainokoa.
Tōno udalerria 1954 urtean eratu zen Tōno bera beste zazpi herrixkarekin batzean.
Geografia
Iwate prefeturaren erdialdean kokaturik dago, Sarugaishi ibaiaren ertzeko lautadetan, eta mendiz inguraturik dago, aipagarriena Hayachine mendia (1.914m).
Ondasun nabarmenak
- Furusato-mura herri tradizionala: XVIII eta XIX mendeetako L-itxurako etxe tradizionalak daude bertan, magariya izenekoak.
- Tōno Monogataritik ateratako folklore jaialdiak.
- Fukusen-ji teplua: Japoniako egurrezko Kannon irudi handiena dauka.
Iruditegia
Hiri senidetuak
Kanpo estekak