Tyrconnell edota Tirconnell (irlanderazTír Chonaill, Conall-en lurraldea esan nahi du) O'Neill familiaren jabetzakoa zen lurraldeak jasotzen zuen izena da, haien artean nabarmenenak O'Donnell klanekoak zirelarik. Erresuma izan zen.
IV-V. mendeetan jatorriz Connacht eskualdekoa zen O'Neill familiako kideak lurralde honetara iritsi zirenetik, haien senideen agindupean egon zen, baina Bederatzi Urteko Gerran zehar jazotako Kondeen ihesaldia izeneko gertakariaren ondoren haien agintaldia behin-betiko amaitu zen. Gertakari guzti horietan garai hartan O'Donnelltarren buruzagia zen Red Hugh O'Donnell eta haren Rory anaiak ingelesen aurkako erresistentzian paper garrantzitsua jokatu zuten.