Txehel Sotun lorategia persieraz: چهل ستون, Bāgh-e Txehel Sotun, euskaraz: «Berrogei zutabe») persiar lorategi historikoa da, Isfahan hirian (Iran). Berez, bertan dagoen jauregiaren izena da, Abbas II.a xahk eraikia bere aisiarako eta harrera ofizialak egiteko. Jauregi honetan xahk eta bere oinordekoek agintariak eta enbaxadoreak hartzen zituzten, bai terrazetan bai aretoetan. Lorategia Naqsh-e Jahan plazaren ondoan dago.
Txehel Sotun izenak "Berrogei zutabe" esan nahi du persieraz, eta inspiratuta dago sarrera pabiloiko hogei zurezko zutabe lirainetan, zeinak aurreko urmaelean islatzean berrogei diruditelako[1].
Iruditegia
-
Jauregia eta aurreko
urmaela
-
Atzealdea
-
Hogei zutabeak
Erreferentziak
Kanpo estekak