Ingelesek ekarri zuten futbola XIX mendearen bukaeran eta 1904rako Istanbuleko liga eratua zen. 20. hamarkadan beste hainbat hiritako ligak sortu ziren eta 1937an Milli Küme izenarekin hirien arteko txapelketa hasi zen. 1956-57an Turkiako Federazio Kopa sortu zen Europako Koparako ordezkari bat bilatzeko. Beşiktaşek irabazi zuen, bai eta hurrengo urtean ere. 1959an gaur egungo liga eratu zen.
¹ 2020-21 denboraldiko Liga oso estua izan zen eta aurreneko biek berdindu egin zuten. Haien arteko partidetako emaitzak kontutan hartuta ere Galatasarayk 3-1 irabazi zuen etxean eta Beşiktaşek 2-0. Talde bakoitzaren golen diferentzia hartu behar izan zen kontutan eta Beşiktaşek +45 izan zuen eta Galatasarayk +44.