True Detective telesailaren lehen denboraldia Nic Pizzolatto showrunnerrak sortua 2014ko urtarrilaren 22an HBO telebista katean estreinatu zuten. Telesail itxia izan zen, amaiera eskaintzen zuen argumentukoa, baina arrakasta ikusirik luzapena izan zuen True Detectivek, betiere istorio beregainak kontatuz.
Telesaila Matthew McConaughey, Woody Harrelson, Michelle Monaghan, Michael Potts eta Tory Kittles aktoreek antzeztu zuten.[1] Hego Euskal Herrian nahiz Ipar Euskal Herrian urte bereko urtarrilaren 13an estreinatu zen, lehenean Canal+ Series espainiar katean eta bigarrenean OCS City frantziar katean.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
17 urte luze irauten duen serieko hiltzaile baten jarraipena bi poliziaren ikuspuntutik: Louisianako Martin Hart polizia (Woody Harrelson) eta Rust Cohle (Matthew McConaughey) texastar polizia. Denboran atzera-aurrera jauzi eginez kontatzen da kasua, bi polizia ohiek 1995an ikerketa hasi eta komisaldegian galdeketak egin zituztenetik, 2012an kasu bitxi eta ilun hau berrirekitzen denerainoko gertaerak azaltzen dituzten arte
Pertsonaia nagusiak eta aktoreak
Bigarren mailako pertsonaiak:
Erreferentziak
Kanpo estekak