Trubia espainiar tanke arina izan zen, Espainian diseinatu eta ekoiztutako lehendabiziko tankea izan zena.[1] Espainiako Lurreko Armadak garatu zuen FT-17 modeloa ordezkatzeko.
Espainiako Gerra Zibilaren hasieran erabili zuten, eginkizun gutxi izan arren. "Milán" infanteria errejimenduak hiru prototipo bereganatu eta matxinoen alde jarri zituen. Errepublikanoek, berriz, Oviedoko lantegian zegoen beste prototipo bat bereganatu zuten.[2]
Erreferentziak
- ↑ Mazarrasa, Javier de. (1998). Los Carros de Combate en la Guerra de España 1936–1939. 1 Valladolid: Quirón Ediciones, 160 or. ISBN 84-87314-37-6..
- ↑ García, Dionisio. (2008ko martxoa). Trubia: El Primer Carro de Combate Español. Madril: Almena, 62-63 or..
Kanpo estekak