Trindade eta Martim Vaz

Trindade eta Martim Vaz
Datu orokorrak
Garaiera620 m
Motauharte multzoa eta WWF ekoeskualde
Azalera10,4 km²
Geografia
Map
Koordenatuak20°31′S 29°05′W / 20.52°S 29.08°W / -20.52; -29.08
UTC orduaUTC−02:00
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo Espírito Santo
Brasilgo udalerriaVitória
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Trindade eta Martim Vaz[1] (portugesez Arquipélago de Trindade e Martim Vaz) Ozeano Atlantikoan dagoen Brasilgo uhartedia da, Espírito Santo estatuko kostaldetik 1.100 kilometro ekialdera. Artxipelagoak 10,4 km2-ko azalera du, eta itsas armadaren laguntza duen ikerketa estazio bat, gehienez 8 pertsonakoa[2]. Artxipelagoa bost uhartek eta hainbat harkaitzek osatzen dute; Trindade uharterik handiena da, 10,1 kilometro karratuko azalerarekin; 49 kilometro ekialdera Martim Vaz uhartetxo ñimiñoak daude, 0,3 kilometro karratuko azalerarekin.

Uharteak sumendiek sortuak dira eta lur malkartsuak dituzte. Neurri handi batean antzuak dira, Trindade hegoaldean izan ezik. 1502an aurkitu zituen Estêvão da Gama esploratzaile portugaldarrak aurkitu zituen eta Portugalen jabetza izan ziren 1822an Brasilen independentzia lortu zuten arte. Britainiarren okupazio garaian, Trindade South Trinidad bezala ezagutzen zen.

Uharteak Ascension uhartetik 2.100 kilometro hego-mendebaldera eta Santa Elenatik 2.550 kilometro mendebaldera daude, eta Afrikako mendebaldeko kostarako distantzia 4.270 kilometrokoa da.

Ardien eta beste espezie inbaditzaileen sarreraren ondorioz, uharteko biodibertsitatea asko hondatu da XX. mendearen bigarren erdialdetik, eta bertako espezie asko arriskuan jarri dira[3].

Uharteak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Portugesez) Mesquita, João Lara. (2019-02-08). «Arquipélago de Trindade e Martim Vaz, a grande joia do litoral» Mar Sem Fim (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  3. (Ingelesez) «Islands off the coast of eastern Brazil | Ecoregions | WWF» World Wildlife Fund (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!