Tres Forcas lurmuturra (arabieraz: Ras Tileta Madari; gaztelaniaz: Cabo de Tres Forcas; frantsesez: Cap des Trois Fourches) Marokoko iparraldeko kostaldeko harkaitz menditsua da, Alborango itsasoan dagoena. Nadorretik 25 kilometrotara iparralderantz kokaturik, lurmuturraren ekialdean Melilla dago.
Ramsarko hitzarmenak babesturiko eremua, iraute egoera larrian dauden zenbait espezie ditu: itsas txakur fraidea, lapa espezie bi (Patella ferruginea eta Patella nigra), egiazko kareta dortoka, zere arrunta eta bi izurde (Tursiops truncatus eta Delphinus delphis).[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak