Gertraud "Traudl" Junge (jaiotza abizena, Humps; Munich, Alemania, 1920ko martxoaren 16a - 2002ko otsailaren 10a) Adolf Hitlerren azken idazkari pribatua izan zen, 1942ko abendutik 1945eko apirilera. Hitlerren azken nahiak idatzi ostean Berlingo Führerbunkerean geratu zen Hitler hil zen arte. 1945eko ekainean atxilotu eta gartzelaratu zuten. Zahartzaroan bere memoriak idatzi zituen, eta Naziek gerran egindako krimenak ez zituela ezagutzen adierazi zuen, baina bere buruari horiek ikertu ez izana leporatuz. 2004ko Der Untergang filman bere papera Alexandra Maria Lara aktoreak egin zuen.