Transmisio mekaniko deritzo makina baten barruan bi elementu edo gehiagoren artean potentzia transmititzeaz arduratzen den mekanismoari. Makina baten elementu edo organoen funtsezko atalak dira, askotan funtsezko bi azpitaldeetako batean sailkatuta, transmisio-elementuak eta euste-elementuak.
Automobilgintzan, "transmisio" hitza transmisio mekanikoko sistema osoari aplikatzen zaio, lozagia, abiadura-kaxa, propultsio-ardatza (atzeko trakzioa duten ibilgailuetarako), diferentziala eta azken transmisioko ardatzak barne. Hala ere, lagunartean ibilgailu baten abiadura-kaxari buruz hitz egiteko ere erabiltzen da.