Transilvaniako goi-ordokia (errumanieraz: Podişul Transilvaniei, hungarieraz: Erdélyi-medence) erdialdeko Errumanian dagoen goi-ordokia da. Karpatoek inguraturik, Transilvania eskualde historikoaren barnean dago. Basoz estalirik, ez da berezko goi-ordoki bat, izan ere, haran, muino eta arroilez beterik dago. Bertoko klima kontinentala da, uda beroak eta negu oso hotzak dituena.
Kanpo estekak