Transamerica 2005eko estatubatuar komediazko eta dramazko filma da, Duncan Tucker estatubatuar zinema zuzendariak zuzendua eta Felicity Huffman eta Kevin Zegers aktoreak protagonista dituena.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bere sexua berresleitzeko prozesuko baginoplastia ebakuntza egin baino astebete lehenago, Sabrina 'Bree' Osbourne izeneko emakume transgenero kontserbadoreak New Yorken atxilo dagoen 17 urteko Toby Wilkins mutilaren telefono-deia jasotzen du. Tobyk Stanley Schupakez galdetzen du, Breeren jaiotza-izena dena, bere semea dela esanez.
Breek ez zekien seme-alabarik zuenik, baina orain bere iraganarekin hautsi eta bere semeari uko egin nahi dio. Hala ere, Breeren terapeutak mehatxu egiten dio ebakuntza egiteko baimenari uko egingo diola baldin eta aurretik Breek bere iraganeko arazoak konpontzen ez baditu.
Aktoreak
Kanpo estekak