Toronto City Hall, Torontoko (Ontario, Kanada) udaletxearen egoitza dagoen etxe orratza da. Hiriko finantza-gunean dago, Nathan Phillips Square ondoan. 1960ko hamarkadako lehen urteetan eraiki zen, garai batean, hiriko Chinatown zegoen lekuan (gero Spadina Avenue eta Dundas Street bidegurutzera aldatu zuten), udaletxeko lehengo eraikin zaharra (Old City Hall) ordezkatuz. Gaur egun hiriko puntu ezagunenetako bat da.
Kanpo estekak