Torino FC

Torino Football Club SpA
Ezizena(k)I Granata ("granateak")
Il Toro ("zezena")
Sorrera1906 (AC Torino)
2005 (Torino FC)
Futbol zelaiaStadio Olimpico
edukiera: 28.140 lagun
inaugurazioa: 2006
PresidenteaItalia Urbano Cairo
EntrenatzaileaKroazia Ivan Jurić
LigaSerie A
2023-249.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1929ko taldea.
Il Grande Torino, 1948-49.

Torino Football Club SpA Turingo (Italia) futbol talde bat da. Juventus FC hirikidearen itzalean egon bada ere, baditu hainbat titulu, hala nola 7 Liga eta 5 Kopa. UEFA Kopako finalista ere izan zen 1992an. Garairik onena, hala ere, 1940ko hamarkadan izan zuen.

Etxeko partidak Stadio Olimpicoan jokatzen ditu.

Historia

Hasierako urteak

Foot-Ball Club Torino 1906ko abenduaren 3an sortu zen. Juventus FC-etik ateratako Alfredo Dick izan zen Torinoren fundatzailea, beraz hasiera hasieratik izan zen lehia nabaria bi taldeen artean.

Turinen 1908an Italiako lehenengo nazioarteko txapelketa antolatu zen Torneo Internazionale Stampa Sportiva. Torino finalera iritsi zen baina Servette FC suitzarrak irabazi zion 3-1.

1926-27 urtean Italiako liga irabazi zuen baina Juventusen aurkako partidan tranpa egin zuelakoan titulua kendu zioten. Hurrengo urtean irabazi zuen bere lehenengo liga. Hurrengo titulua 1936ko Kopa izan zuen.

Il Grande Torino (1942-1949)

Valentino Mazzola kapitain zuen taldeak 5 Scudetto (Liga) eta Kopa bat irabazi zuen. Oraindik ere Italian inoiz izan den talde onena kontsideratzen da eta Il Grande Torino ezizena eman zitzaion. 1949an Turindik gertu dauden Supergako muinoetan hegazkin istripua izan zuen eta jokalari guztiak hil ziren, bat izan ezik.

1970eko hamarkada

1949ko tragediaren ondoren taldeari asko kostatu zitzaion berriz ere talde on bat eratzea. 1968 eta 1971ko kopak irabazi zituen eta 1976an bere orain arteko azkenengo liga ere bai.

1990eko hamarkada

Azken tituluak 1990eko hamarkadan iritsi ziren. 1991n, Mitropa Kopa nahiko baztertua irabazi zuen eta 1993an, Italiako Kopa.

1992an Europako txapelketa bateko lehen finala jokatu zuen, UEFA Kopan izan zen eta Ajax Amsterdamek garaitu bazuen ere, lehia gogorra izan zen: Italian 2-2 berdindu zuten eta Herbeheretan, 0-0. Kanpoan sarturiko golek erabaki zuten, beraz, titulua.

XXI. mendea

Mende berria Serie B (2. mailan) hasi zuen. 2005ean lehen mailara itzuli zen, baina diru arazoak zirela-eta, ez zioten hartarako baimenik eman. Jokalari onenek alde egin zuten artean eta taldea desagertzea sahiesteko, birsortu behar izan zuten. Hainbat alditan bigarren mailan izan ondoren, 2011-2012 denboraldian lehen mailara igo zen. 2013-2014 urtean zazpigarren egin eta, gero, UEFA Europa League jokatu du. Athletic gainditu zuen baina final hamaseirenetan Zenit talde errusiarrak kanporatu.

Uniformea

Sorreratik izan du elastiko granatea eta galtza zuriak. 1970eko hamarkadan ekipamendu guztia granatea zuen: horrela irabazi zuen 1975-76ko scudettoa.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Palmaresa

Italian: 13

Nazioartean: 1

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1992
  • Txapelduna (1): 1991

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Torinok euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2014-15 UEFA Kopa Final hamaseirenak Torino
Athletic
2-2
2-3
Athletic
Torino

Ikus, gainera

Kanpo estekak


2022-23ko Serie A
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!