Tamás Erdélyi Budapesten jaio zen, Hungarian, 1949kourtarrilaren 29an. Jatorri juduko gurasoak izan zituen, argazkilari profesionalak, Holokaustoan bizilagunen laguntzarekin biziraun zutenak. Senitarteko bat baino gehiago erail zuten naziek.
1956ko Hungariako Iraultzan ihes egin zuen familiak eta 1957anAEBetara emigratu zuen. Hasiera batean Bronx hegoaldean jarri baziren ere, New YorkekoQueensera joan ziren, Forest Hillseko erdi mailakoen auzo batera. Han hazi zen Tamás eta, gerora, izena aldatu zuen, Thomas Erdelyi izango zelarik.
Bigarren Hezkuntzako eskolan hasi zen Tommy gitarra jotzen 1960ko hamarkada erdialdean; Tangerine Puppets izena zuen hasierako banda horrek eta gelakide bat zuen bertan, John Cummings, gero, Johnny Ramone izango zena.
Eskola utzi eta 18 urterako Record Planten zegoen lanean, 1970ean, Jimi HendrixenBand of Gypsys albuma ekoizten lagundu zuelarik.
Tommyk bateria utzi eta bokalista izateko gomendatu zion Joey Ramoneri. Ramones taldean parte hartu zuen 1978ra arte, Rocket to Russia azken estudioko albuma atera zen arte. Marky Ramonek ordeztu zuen.
Ez zen luze egon bandan, 1974tik1978ra arte, baina Ramonesen arima osatzen lagundu zuen. Blitzkrieg Bop abestia da horren adibide garbia, askorentzat taldearen hoberena eta, maiz, lehen punk-abestia kontsideratu dena[1]. Ramones (1976), Leave Home (1977) eta Road to RuinRamones (1978) albumak atera eta gero, Ramones aldi batean utzi zuen, baina berriro itzuli zen; Road to Ruin (1978) ekoizten lagundu zuen eta horrela jarraitu zuen gero ere, ekoizle eta disko-editore[2].
Bateria jotzeko zuen estiloa ere nabarmendu behar da, gerora taldean egongo ziren bateria-jotzaileengan eragina izango zuena.
Ramones utzi ondoren, beste ekoizle-lan batzuk ere egin zituen, The Replacements bandaren Tim (1985) bezala edo Redd Krossen Neurótica (1987)[2].
Bere azken proiektu musikala bluegrass moldeko Uncle Monk taldea izan zen, Claudia Tienanekin batera[3].