Tivoli Lorategiak (danieraz izen osoa Københavns Tivoli) Kopenhage hiriaren barruan dagoen jolas-parkea da. Munduko atrakzio parke zaharrena da Kopenhage ondoan dagoen Klampenborg-eko Dyrehavsbakken jolas-parkearen ondoren.
Historia
Hasiera batean Tivoli & Vauxhall izena eman zitzaion Parisko Tivoli lorategiak eta Londongo Vauxhall parkea gogora araziz. Georg Carstensen izan zen fundatzailea eta famatua da Kristian VIII-ari parkea egiteko baimena eskatzerakoan erabili zuen esaldia: jendea ondo pasatzen ari denean ez du politika kontutan pentsatzen. Erregeak mendebaldeko atetik gertu zegoen lur sail bat utzi zion errentan, 61.000 m² hain zuzen ere.
1843. urtean ireki zituen ateak. Hasiera hasieratik gauza exotikoak izan zituen parkeak, hala nola, Ekialde Urruneko eraikinak, zaldiko-maldikoak, musika emanaldiak, eta baita lorategi bitxiak, jatetxe eta kafetegiak eta baita mendi errusiar primitibo bat ere. Gauez argiek giro berezia jartzen zioten gainera parkeari.
Atrakzio bereziak
- Pantomimeteatret: 1874. urtean eraikitako txinatar pantomima antzerkia; gerora Tivoliren sinbolo bihurtu da.
- Rutschebanen errusiar mendia: 1914. urtean eraiki zuten, gaur egun ere lanean dirauen errusiar mendirik zaharrenetakoa da.
- Tivolis Koncertsal: 1956. urtean inauguraturiko musika aretoa. Bertan ospatu zen 1964. urteko Eurovision abesti lehiaketa.
- Himmelskibet zaldiko-maldikoa: 2006. urtean irekia, munduko zaldiko-maldiko garaiena da, 80 metrotako altueran baitago.
Tivoliko atrakzioak
Urte osoko atrakzioak
Izena |
Itzulpena (euskaraz) |
Abiadura |
Indar zentrifugoa |
Altuera |
Iraupena (bueltako) |
Bagoi kopurua |
Fabrikatzailea |
Martxan jarritako urtea |
Bestelakoak
|
Aquila |
Arranoa |
|
4G-raino |
|
|
|
Zamperla |
2013 |
|
Ballongyngen |
Globo kulunkaria |
10 km/h |
|
18,7 m |
4-5 min |
6 |
|
1943 |
|
Den flyvende Kuffert |
Maleta hegalaria |
2,5–3 km/h |
|
13 m |
7,35 min |
47 |
Mack rides |
1993 |
Eszena kopurua: 32
|
Den lille Drage |
Dragoi txikia |
|
|
|
3 min
|
8
|
Chance Manuefacturing CO. Inc.
|
2013 |
Hegalari txikia izeneko atrakzioa birmoldatua
|
Det Gyldne Tårn |
Urrezko dorrea |
|
1,5 G |
63 m |
|
|
S&S Worldwide, Inc. |
1999 |
|
Dragebådene |
Dragoi txalupak |
|
|
|
|
16 |
Ellehammer |
2000 |
Izen zaharra: txalupak
|
Fatamorgana |
Fatamorgana |
|
2,5 G
|
45 m
|
3 min
|
|
Huss Park Attractions |
2016 |
Fatamorganak dragoia ordezkatu zuen
|
Dyrekarrusellen |
Animalien karrusela |
|
|
|
3 min
|
9 |
|
1920 |
Animaliak 1895 ingurukoak dira
|
Dæmonen |
Deabrua |
op til 62 km/h
|
+4 G |
28 m
|
|
2 |
Bolliger & Mabillard |
2004 |
|
Fyrtårnet |
Itsasargia |
|
|
4 m
|
3 min
|
6
|
Zamperla |
2010 |
|
Galejen |
Piraten barkuak |
45 km/h |
|
|
1,45 min |
20 |
|
1937 |
|
Himmelskibet |
Zeruko ontzia |
3 m/s |
|
80 m |
|
|
Funtime |
2006 |
|
Kamelen |
Gameluak |
26 km/h |
|
|
|
1
|
Zierer Karussell- und Fahrzeugbau |
2019 |
Gameluek karabana ordezkatu zuten
|
Linie 8 |
8. trena |
10 km/h |
|
|
7-10 min |
|
B&M |
1969 |
|
Minen |
Meategia |
|
|
|
4 min |
|
Mack rides |
2003 |
Izen zaharra: bainuontziak
|
Monsunen |
Montzoia |
|
+4,2G |
12 m |
|
|
Zierer Karussell- und Fahrzeugbau |
2001 |
|
Nautilus |
Nautilus |
15 km/h |
|
5,95 m |
|
12 |
Zierer Karussell- und Fahrzeugbau |
2007 |
|
Mælkevejen |
Esne-bidea |
|
|
|
|
10 |
Mack rides |
2019 |
Esne-bideak Odin Express ordezkatu zuen
|
Pandaen |
Panda |
|
|
5,5 m |
|
1
|
S&S Worldwide, Inc.
|
2000 |
|
Radiobilerne |
Auto telegidatuak (autotxokeak) |
10 km/h |
|
|
3 min |
18 |
I.E. Park
|
1964 |
|
Rutschebanen |
Errusiar mendia |
60 km/h |
|
12,6 m |
2,15 min |
5 |
Valdemar Lebech |
1914 |
Aldi berean 3 tren ibil daitezke
|
Skærsilden |
Garbitokia |
|
|
|
|
|
|
1952 |
|
TikTak |
TikTak |
|
|
|
3 min
|
20 |
Mondial - World of Rides |
2018 |
TikTak-ek ziba edo tronpoa ordezkatu zuen
|
Stjernetårnet |
Izarren dorrea |
|
|
12 m
|
3 min
|
|
Zamperla
|
2013 |
|
Tempeltårnet |
Tenpluko dorrea |
|
|
9 m |
|
|
Heege OD |
2000 |
|
Vertigo |
Vertigo |
100 km/h
|
5,2 G |
45 m |
3 min
|
2
|
Technical Park |
2009 |
|
Veteranbilerne |
Auto klasikoak |
6 km/h |
|
|
|
11-12 |
|
1959 |
|
Sasoika jartzen dituzten atrakzioak
- Musika karrusela (Musikkarrusellen) (Urria, azaroa eta abenduan soilik) (2019an udaran ere martxan egon zen)
- Ipotxen trena (Nissetoget) (Gabonak)
- Zabudun edo kolunpiodun karrusela (Svingkarrusellen) (Urria, azaroa eta abenduan soilik)
- Lanpara txinatarrak (Den kinesiske Lygte) (Gabonak)
- Gabonetako espresoa (Juleekspressen) (Gabonak)
- Mendiko txirrista (Kælkebakken) (Gabonak)
- Sorginduak (Det Hjemsøgte) (Halloween)
- Su artifizialak larunbatero (Maiatzetik Irailera)
Irudiak
-
Tivoli Lorategietako sarrera gauez.
-
Pantomimeteatret antzokia.
-
Tivoliko gaztelua.
-
Dæmonen mendi errusiarra.
-
Parkea argiztaturik abenduko gau batean.
-
H.C. Andersen Gaztelua.
Kanpo estekak