Chan Poh Lin (1943ko uztailaren 9a – 2016ko ekainaren 6a[1]), Theresa Poh Lin Chan izenez ezagunagoa, singapurtar idazle, aktore eta irakaslea izan zen[2]. Gaztaroan «Hego-ekialdeko Asiako Helen Keller» deitzen zioten, Keller bezala, Chan pertsona gor-itsu trebea baitzen[3].
Bizitza
12 urte zituela, gor bihurtu zen[4], eta 14 urte zituela itsu[5].
John Wilsonek, Royal Commonwealth Society for the Blind erakundeko zuzendariak, Chan ezagutu zuen 1958an Singapur bisitatu zuenean, eta 1963ko Travelling Blind liburuan aipatu zuen: «Esan zidan Helen Kellerrek bezala ikasi nahi zuela, Ingalaterrako erreginak bezala ingelesez hitz egin, munduko jende guztia ezagutu». Wilsonen gomendioari esker, Massachusettseko Perkins Itsuen Eskolan onartu zuten, non matematika ikasi zuen, kirol klubeko presidente bihurtu zen eta dantza egiten, patinatzen, puntua egiten eta zaldiz ibiltzen ikasi zuen[5]. 1961ean, Helen Keller ezagutu zuen Connecticuten[6].
13 urte eman zituen Ameriketako Estatu Batuetan eta 1973an Singapurrera itzuli zen gurasoak zaintzeko. Singapurko Itsuen Eskolan irakasle izan zen, baina 1990ean lana galdu zuen[6].
1964an, BBCk Theresa Poh Lin Chani buruzko irratiko dokumental bat grabatu zuen: Child of the Silent Night: The story of Chan Poh Lin. 2005ean, Be with Me filmean bere burua antzeztu zuen eta film honetako gidoilaria ere izan zen[7].
2016ko ekainean hil zen birikako minbiziaren ondorioz[1]. 2017an, Singapurko Emakumeen Ospearen Aretoan sartu zuten[6]. Theresa Poh Lin Chan katolikoa zen[8].
Erreferentziak
Kanpo estekak